Mostrando entradas con la etiqueta EGUNKARIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EGUNKARIA. Mostrar todas las entradas

domingo, 25 de mayo de 2008

2008/V/22

2008/05/22 (9. eguna)

Aurreko egunean adostu genuenez, gaur ez dugu materia berririk eman ezta taldeaz egindako material didaktikoen aurkezpena egin ere ez.
Zalantzak argitzeko eta lana amaitzeko denbora izan dugu.
Josune mahaiaz mahaia pasatu da eta power pointen prestatu behar izan dugun material didaktikoa ikusi du eta aholku batzuk eman dizkigu.
Urrengo ostegunean azterketa teorikoa izango da.

martes, 20 de mayo de 2008

2008/V/15

2008/5/15 (9. klasea)

Saio teorikoan ez dugu gauza handirik egin.
Ikaskideok azterketen urbiltasuna dela eta nahiko urdurik gaude eta klase honetan aipatu dudan urduritasuna nabarmena izan da.
Asignatura hau ebaluatzeko metodoari buruz hitz egin dugu eta orokorrean klaseko jendea ez zegoen ados. Gehienen ustez egunero klasera etortzea gehiago baloratu beharko litzateke.
Azkenean, irakasleak proposatu digu power pointeko lanaren aurkezpena ez egitea eta datorren asteko klasea zalantzak argitzeko erabiltzea.
Beste aldetik gaurkorako prestatuta zegoen materiala ez da sartuko azteketan.

Saio praktikoan gure lana eta gure bloggeko betebeharrak amaitzeko denbora izan dugu baina hori baino lehen irakasleak azaldu digu zelan sartu animazioiak eta efektoak power pointen batean.

miércoles, 14 de mayo de 2008

2008/V/8

2008/05/08 (8. eguna)

Gaur, aurreko egunean komentatu genuenez, irakaslearen batzar bat dela aldaketa bat egin dugu ordutegian. Ez da izan parte teoriokorik eta zuzen pasatu gara parte praktikora.
Parte teorikoa errekuperatzeko irakasleak proposatu digu bideo bat ikustea (http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4) eta artikulu bat irakurtzea (http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html) Gero hauei buruz gure bloggean iruzkin bana egin beharko dugu.

Saio praktikoan Power Point tresna informatikoarekin lantzen hasi gara. Ariketa batzuren bitartez tresna honen oinarrizko funtzioak ezagutu ditugu.
Lehenengo eta behin oinarrizko formak (hirukiak, borobilak,…) sortu eta neurriak aldatzen, ikasi dugu.
Gero, soinua sartzen ere ikasi dugu : soinua interneteko galeriatik hartu daiteke edota guk geuk gure ahotsa grabatu dezakegu.
Hirugarrenean, diapositiba batean estekak zelan sartzen diren ikasi dugu eta amaitzeko diapositiben arteko transizioa definitu
Klase amaieran irakasleak komentatu digu taldeko lana egin beharko dugula: power point erabiliz material didaktiko bat prestatu behar dugu.

martes, 13 de mayo de 2008

2008/04/24

2008/IV/24 (7. klasea)

Saio teorikoaren lehenengo zatian “Teknologiaren Eragina Hezkuntzan” gaiarekin jarraitu dugu.
Lehenengo bideo bat “Education today and tomorrow” ikusi dugu eta gero komentatu egin dugu.
Irakasleak aipatu duenez, bideo honen helburua atzoko eta gaurko hezkuntzaren arteko kontrastea nabarmentzea da.
Beste aldetik, bideo hau ikusterakoan konturatu gaitezke zelan ikasteko moduak gizarte motarekin erlazionatuta daudela, adibidez: lehen jokuak taldeka egiten ziren eta baliabide eskasekin konpontzen ziren, gaur egun berriz, gehienak banakakoak dira, eta baliabideak ugariak...
Irakaslearen lehengo funtzioak aldatuko dira eta ikasleen prestakuntza ere bai: gaitasunak eta trebakuntzak desberdinak izango dira.
Amaitzeko aipatu dezakegu gaur egun dagoen joera: umeak gero eta denbora gehiago eskoletan pasa dezaten gizartearen demanda bat dago. Hala eta guztiz ere gure ustez sozializazio prozesua ez dago arriskuan.

Saio teorikoaren bigarren zatian power point ikusten jarritu dugu.
IKT testuinguru edukatiboan erabiltzen:
- adierazpenerako eta sorkuntzarako baliabidea ( ppt, word,…)
- Komunikatzeko ( blog, posta, wiki,…)
- Informazioa lortzeko eta prozesatzeko: oso garrantzitsua da informazioa ezagutza bihurtzea
- Zentroen kudeaketa eta antolaketa ( adibidez gurasoekiko harremana)
- Ikaskuntzarako bitarteko interaktiboa
- Aisialdirako

Teknologia berrien aplikapen hezgarria:
Gizartea aldatzen da eta Hezkuntza ere bai. Aldaketa hauek zuzenak edo ez zuzenak izan daitezke
Aldaketa zuzenak:azpiegitura fisikoa, ordutegiak, baliabide berriak
Aldaketa ez zuzenak( sakonagoak, ez hain argiak) : komunikatzeko modu berriak ezagutza berreraikitzeko modu berria (pertsonalizatuagoa) , balore berriak( memoria ez da baloratzen hainbeste baizik eta ikaste prozesua) , kultura berrial

Saio teorikoan gure bloggean bideo bat zelan sartzen den ikasi dugu, gero klaseko kideen bloggak sartu ditugu.

jueves, 17 de abril de 2008

2008/04/17

2008.04.17 (6. klasea)

Saio teorikoan azterketari buruz hitz egiten hasi gara, ebaluaketari buruzko zalantza batzuk geneuzkan eta irakasleak argitu dizkigu . Ziur asko klasera joaten garenontzat azterketa maiatzaren amaieran izango da.
“La revolucion social en internet” bideoa komentatu dugu, nolako eragina daukan publizitatean eta zelan aldatu daitezken betiko ikuspuntuak. Gaur egun, web 2.0ren erabilera soziala sortu da eta ezagutza sozializatuta dago.
Gero, teknologia Berriek irakaskuntzan daukaten eradineei buruzko power pointez egindako aurkezpena hasi gara.
TBek irakaskuntzan eragina dute.
- Irakalearen rola berria (ikaslea informazioa eskura dauka beraz irakaslea ez da protagonista prozesu horretan baina bai beste batzuetan: irizpieak ematen, gidatzen,…)
- Ikaslea bere formazioa aukeratzen du
- Komunikazio eredu berria: unidirekzionaletik multidirekzionalera (ikasleen arteko komunikazioa)
- Espazio fisikoa zabaltzen da: ikasgelaren hormak apurtzen dira, beste ikastetxeekin komunikatzen dira,…

Irakaste-ikaste prozesuan eragina nabarmena da:
- Prozeduraren konfigurazio berria: lortuko duguna prozeduraren arabera izango da
- Gaitasun berriak era konpetentzia teknologiko berriak : irakurri eta edatzi aparte beste batzuk beharrezkoak dira, adibidez zelan kudeatu informazioa.
- Komunikazioa arinago eta ugariagoa da
- Etengabeko prestakuntza beharrezkoa da: teknologiak asko eta arin aldatzen dira
- Ikasketa birtualeek gero eta aukera gehiago ematen dituzte.

Saio praktikoan norberaren blog-ekin jarraitu dugu:
Joan den astean sortu genuen blog-en konfigurazioan aldaketa batzuk egin behar izan ditugu.
Lehenengo eta behin argazkia sartu blogg-en perfilean, gero orrialdearen diseñoan erloju bar gehitu dugu eta amaitzeko etiketak, estelkak eta link zerrenda bat sartzen ikasi dugu.

jueves, 10 de abril de 2008

2008/04/10

2008.04.10 (5. klasea)

Gaurko saio teorikoan web 2.0 zer den ikusi dugu.
Nire kasuan, kontzeptu hau lehenengo aldiz entzuten dudala aurkitu naiz. Ez nekien web 1.0 existitzen zela ezta web 2.0.
Gutxi gorabehera banekien zer zen blog bat baina ez nekien web 2.0 teknologian oinarrituta zegoela.
Web 1.0 web 2.0 teknologiaren aitzindaria da, baina tresna hau nahiko estatikoa da. Tresna honen bitartez informazioa lortu dezakezu baina zure informazio propioa sortzeko, hau da, web orrialde bat egiteko, nahiko saila da eta teknologia berrien aditua izan behar zara.
Web 2.0 teknologia berria baino filosofia da, erabilera berria da. Honen bitartez, edonon publikatu daiteke, ez da beharrezkoa dominio bat edukitzea eta testuak garrantzi handia du. Kasu honetan erabiltzaile kontsumitzaile eta sortzailea dena bat dira.

Saio praktikoan ikusi ditugu power-pointen bitartez zer den blog bat (Web site bat, egunkari elektronikoa, interneten artikuluak edo albisteak publikatzeko modu errazean), zelan egin (edonork argitaratu dezake), zeintzuk diren atal nagusiak, eta abar…

Gero bakoitzak sortu dugu gure blog-a eta irakasleak emandako betebeharrak egiteari ekin diogu. PPTen bitartez ikusi ditugu zehazpen gehiago eta adibide batzuk ere bai.

Blog bat sortzeko hainbat posibilitate daude eta guk erabili duguna honako hau da: blogger…..http://www.blogger.com/

Bideoi buruz iritzia:
“Teknologia berriak eguneroko bizitzan”: Bideo hau parodia bat da. Honetan ikus daiteke zelan bihurtzen diren eguneroko gauzak (janaria egin , kafea prestatu, zaborra zaramontzira bota,…) teknologia berrien ikuspuntutik. Adibidez, ordenagailuaren inpresoratik botoi bat sakatuz pizza zati bat atera dezakegu.
“Web 2.0 : la revolución social en internet”: Oso bideo argia eta zehatza iruditu zait. Oso argi azaltzen du zer esan nahi duen web 2.0k eta zeintzuk diren eraginak. Laburbilduz: web 2.0 elkarreraginean eta informazioaren trukean oinarritzen diren bigarren belaunaldiko zerbitzuak dira.