miércoles, 28 de mayo de 2008

domingo, 25 de mayo de 2008

2008/V/22

2008/05/22 (9. eguna)

Aurreko egunean adostu genuenez, gaur ez dugu materia berririk eman ezta taldeaz egindako material didaktikoen aurkezpena egin ere ez.
Zalantzak argitzeko eta lana amaitzeko denbora izan dugu.
Josune mahaiaz mahaia pasatu da eta power pointen prestatu behar izan dugun material didaktikoa ikusi du eta aholku batzuk eman dizkigu.
Urrengo ostegunean azterketa teorikoa izango da.

miércoles, 21 de mayo de 2008

LIBURU ELEKTRONIKOA

Liburu elektronikoa :
Ez dakit bideo honetan aurkezten dena egia den ala ez. Ziur asko horrelako antzeko tresnak existitzen direla, baina ez dakit jadanik salmentan dauden ezta ere web orrialdeak existitzen diren doaneko liburu edota egunkarietako deskargak egiteko.
Existitu ala ez, argi dago horrelako aukerak laster eskura izango ditugula, eta salmentan jarriko direnean urteak pasa ahala prezioa gero eta ekonomikoagoa izango dela.
Hemen aurkezten dena ordenagailu portatil bat baino azkoz gehiago da. Liburu elektroniko honetan, 6000 liburu gorde dezakezu, baina ez hori bakarrik baizik eta idatzi dezakezu ere, fitxategiak jaso eta bidali, marrazkiak egin, ohartxoak jarri, jokuak, denborapasak,…
Guztiz mugikorra da, eta hau dela eta zure liburutegi osoa edonora. eraman dezakezu.

martes, 20 de mayo de 2008

HEZKUNTZA ATZO ETA BIHAR

HEZKUNTZA ATZO ETA BIHAR

Egunkarian aipatu dudanez, bideo honen helburua atzoko eta gaurko hezkuntzaren arteko kontrastea nabarmentzea da.
Beste aldetik, bideo hau ikusterakoan konturatu gaitezke zelan ikasteko moduak gizarte motarekin erlazionatuta daudela, adibidez: lehen jokuak taldeka egiten ziren eta baliabide eskasekin konpontzen ziren, gaur egun berriz, gehienak banakakoak dira, eta baliabideak ugariak...
Hezkuntzan aurrerapen handiak izan dira eta ikasleekin erabiltzen diren metodoak aurreratuz joan dira ere bai.
Atzo eta gaur egungo helburuak desberdinak dira. Adibidez, lehen garrantsitsuena produzitzea zen, landibe bat ikastea lantegian ikasteko eta gaur egun berriz, beste lehentasunak daude: hizkuntzak ikastea, ikertzea, produktuen garapena,…
Irakaslearen lehengo funtzioak aldatuko dira eta ikasleen prestakuntza ere bai: gaitasunak eta trebakuntzak desberdinak izango dira.
Amaitzeko aipatu dezakegu gaur egun dagoen joera: umeak gero eta denbora gehiago eskoletan pasa dezaten gizartearen demanda bat dago. Hala eta guztiz ere gure ustez sozializazio prozesua ez dago arriskuan.

ANIMATOR vs ANIMATION

Animator vs animation:
Oso ondo egindako bideoa da, barregarria eta planteatzen duen borroka interesgarria. Marrazkiak bizitza propioa du eta murrizketen kontra borrokatzen du. Eskritorioak, tresnen menuak eta ikonoek gure marrazki bizidunen askatasuna murrizten dute baina berak lortzen du harresi guztiak apurtzea eta beste marrazkien laguntzarekin sortzaileen kontrako iraultza bat eragin.

2008/V/15

2008/5/15 (9. klasea)

Saio teorikoan ez dugu gauza handirik egin.
Ikaskideok azterketen urbiltasuna dela eta nahiko urdurik gaude eta klase honetan aipatu dudan urduritasuna nabarmena izan da.
Asignatura hau ebaluatzeko metodoari buruz hitz egin dugu eta orokorrean klaseko jendea ez zegoen ados. Gehienen ustez egunero klasera etortzea gehiago baloratu beharko litzateke.
Azkenean, irakasleak proposatu digu power pointeko lanaren aurkezpena ez egitea eta datorren asteko klasea zalantzak argitzeko erabiltzea.
Beste aldetik gaurkorako prestatuta zegoen materiala ez da sartuko azteketan.

Saio praktikoan gure lana eta gure bloggeko betebeharrak amaitzeko denbora izan dugu baina hori baino lehen irakasleak azaldu digu zelan sartu animazioiak eta efektoak power pointen batean.

jueves, 15 de mayo de 2008

WEB 2.0 LA REVOLUCION SOCIAL EN INTERNET

“Web 2.0 : la revolución social en internet”: Oso bideo argia eta zehatza iruditu zait. Oso argi azaltzen du zer esan nahi duen web 2.0k eta zeintzuk diren eraginak. Laburbilduz: web 2.0 elkarreraginean eta informazioaren trukean oinarritzen diren bigarren belaunaldiko zerbitzuak dira.
Edonork sortu ahal du informazioa eta hau ohizko komunikabideentzat mehatxu bihurtzen da. Honen ondorio zuzena komunikabideen deszentralizazioa izango litzateke, pertsonek ia-ia egunkariek duten botere bera edukiko lukete baina hedatzeko kostu txikiagoarekin. Publizitate enpresei ez litzaieke interesatuko diru kopuru handiak erabiltzea publizitate kanpainetan kontsumitzaileak mikrobideetan sakabanatuta egongo direlako.
Enpresak segmentaturik dauden kontsumitzaileei aurre egin beharko diete eta xakean jartzen du antzinako publizitatezko paradigma. Hau aldatzeko aukera bat hedabide konkretuetan iragartzea izango litzateke, adibidez, txakur janari enpresa bat maskoten lagunen blogean iragarriko litzateke…
Bestalde, engainagarria den publizitatea bereziki aipatzea ere oso garrantzitsua da, iruzurra baldin badago edozein bloggerrek aurkako kanpaina garatu ahal du eta produktuaren izen ona kendu.