2008.04.10 (5. klasea)
Gaurko saio teorikoan web 2.0 zer den ikusi dugu.
Nire kasuan, kontzeptu hau lehenengo aldiz entzuten dudala aurkitu naiz. Ez nekien web 1.0 existitzen zela ezta web 2.0.
Gutxi gorabehera banekien zer zen blog bat baina ez nekien web 2.0 teknologian oinarrituta zegoela.
Web 1.0 web 2.0 teknologiaren aitzindaria da, baina tresna hau nahiko estatikoa da. Tresna honen bitartez informazioa lortu dezakezu baina zure informazio propioa sortzeko, hau da, web orrialde bat egiteko, nahiko saila da eta teknologia berrien aditua izan behar zara.
Web 2.0 teknologia berria baino filosofia da, erabilera berria da. Honen bitartez, edonon publikatu daiteke, ez da beharrezkoa dominio bat edukitzea eta testuak garrantzi handia du. Kasu honetan erabiltzaile kontsumitzaile eta sortzailea dena bat dira.
Saio praktikoan ikusi ditugu power-pointen bitartez zer den blog bat (Web site bat, egunkari elektronikoa, interneten artikuluak edo albisteak publikatzeko modu errazean), zelan egin (edonork argitaratu dezake), zeintzuk diren atal nagusiak, eta abar…
Gero bakoitzak sortu dugu gure blog-a eta irakasleak emandako betebeharrak egiteari ekin diogu. PPTen bitartez ikusi ditugu zehazpen gehiago eta adibide batzuk ere bai.
Blog bat sortzeko hainbat posibilitate daude eta guk erabili duguna honako hau da: blogger…..http://www.blogger.com/
Bideoi buruz iritzia:
“Teknologia berriak eguneroko bizitzan”: Bideo hau parodia bat da. Honetan ikus daiteke zelan bihurtzen diren eguneroko gauzak (janaria egin , kafea prestatu, zaborra zaramontzira bota,…) teknologia berrien ikuspuntutik. Adibidez, ordenagailuaren inpresoratik botoi bat sakatuz pizza zati bat atera dezakegu.
“Web 2.0 : la revolución social en internet”: Oso bideo argia eta zehatza iruditu zait. Oso argi azaltzen du zer esan nahi duen web 2.0k eta zeintzuk diren eraginak. Laburbilduz: web 2.0 elkarreraginean eta informazioaren trukean oinarritzen diren bigarren belaunaldiko zerbitzuak dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario