Mostrando entradas con la etiqueta ARTIKULUAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ARTIKULUAK. Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de mayo de 2008

GAITASUNAREN GARAPENA - IKT GELETAN (MANUEL AREA MOREIRA)

GAITASUNEN GARAPENA – IKT GELETAN

Artikulu honetan, geletako gaitasunak eta teknologia berrien arteko loturari buruzko hausnarketa bat aurkitzen dugu.
Unibertsitateko irakasle batek egindako bloggean sartuta dago, Manuel Area Moreira Espianiako La Lagunako Unibertsitatearen irakaslea da. Artikuluan azaltzen zaigu Hezkuntzak duen erronka teknologia eta kultura digitalaren aurrean.
Egin gaitezken galdera honako hau izango litzateke:Informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT) berrikuntza pedagogikoa sortarazi du geletan?
Egilearen ustez, edozein politika hezitzaile baten helburua ikastetxeetan ordenagailuekin praktika hezitzaileei zentzua emoteko eredu pedagogiko bat lortzea izan beharko litzateke irakaslegoaren artean.
Orain arte, alfabetatua izateko testu bat irakurtzea eta idaztea nahikoa zen, baina gaur egun hau ez da nahikoa eta gaur egun hitz egin behar dugu beste kontzeptu bati buruz: kultura digitalean alfabetizazioa, hau da, ordenagailuak erabiltzen ikasi, software-a ezagutu eta informazioa lortzeko, ulertzeko eta sortzeko gaitasunak garatu.
IKT eta pedagogiari buruz informazio gehiago ezagutzeko ondorengo helbideak oso interesgarriak iruditu zaizkit

martes, 13 de mayo de 2008

ORDENADORES EN EL AULA (MANUEL AREA MOREIRA)

ORDENADORES EN EL AULA - UNA VIDEOCONFERENCIA SOBRE LAS TECNOLOGIAS Y LA ESCUELA DEL SIGLO XXI

Artikulu hau, bideokonferenzia bat eman duen unibertsitako irakasle baten testimonioa da. Konkretuki Manuel Area Moreira Espianiako La Lagunako Unibertsitatearen irakaslea. A

Artikulu honetan bere esperientzia eta honi buruzko hausnarketa irakur dezakegu.
Aurreko egunetan, Mexiko eta Tenerife Uhartearen artean bideo konferentzi bat eman du eta berak kontatzen duena gaur egun gertatzen dena isladatzen du, hau da, orain dela urte batzuk horrelako emanaldi bat prestatzea nahiko korapilotsua zen, laguntza teknikoa behar zen, komunikazioak ondo ibiltzea ere bai eta gainera garai hartan bideo-kamarak nahiko handiak eta pisutsuak ziren.
Gaur egun, berriz, artikulu honen protagonistak izan duen esperientzia guztiz desberdina izan da. Dena errezagoa bilakatzen da eta bideo-konferenzia ia-ia eguneroko gauza bihurtu da.
SKYPE programaren bitartez hitzaldi telefonikoak doan dira, ez da beharrezkoa laguntza teknikoa eta komunikazioak azkar doaz.

Amaitzeko, aipatu beharra dago giza dimentsioa galtzen dela, kamara baten aurrean hitz egitea arraro xamarra gerta liteke, edonor ez dago horretara ohituta, eta egoeran sartzea zaila da baina irabazten dena (12000 kmko distantzia ..) konpensatzen du.