HEZKUNTZA ATZO ETA BIHAR
Egunkarian aipatu dudanez, bideo honen helburua atzoko eta gaurko hezkuntzaren arteko kontrastea nabarmentzea da.
Beste aldetik, bideo hau ikusterakoan konturatu gaitezke zelan ikasteko moduak gizarte motarekin erlazionatuta daudela, adibidez: lehen jokuak taldeka egiten ziren eta baliabide eskasekin konpontzen ziren, gaur egun berriz, gehienak banakakoak dira, eta baliabideak ugariak...
Hezkuntzan aurrerapen handiak izan dira eta ikasleekin erabiltzen diren metodoak aurreratuz joan dira ere bai.
Atzo eta gaur egungo helburuak desberdinak dira. Adibidez, lehen garrantsitsuena produzitzea zen, landibe bat ikastea lantegian ikasteko eta gaur egun berriz, beste lehentasunak daude: hizkuntzak ikastea, ikertzea, produktuen garapena,…
Irakaslearen lehengo funtzioak aldatuko dira eta ikasleen prestakuntza ere bai: gaitasunak eta trebakuntzak desberdinak izango dira.
Amaitzeko aipatu dezakegu gaur egun dagoen joera: umeak gero eta denbora gehiago eskoletan pasa dezaten gizartearen demanda bat dago. Hala eta guztiz ere gure ustez sozializazio prozesua ez dago arriskuan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario