martes, 13 de mayo de 2008

ARIÑO EL PUEBLO INTERACTIVO

ARIÑO EL PUEBLO INTERACTIVO

Bideo hau ikusten animatzen zaituztet. Benetan, ikusgarria da hemen agertzen den berria. Nire gustokoa izan da.
Terueleko herri txiki bateko 59 neska mutil lehen hezkuntza amaitu arte teknologia berrien bitartez gela digitalean murgilduko dira.
Ez dituzte erabiltzen koadernorik, ez arkatzik ezta klarionik ere, guzti hauen ordez beste tresna batzuk erabiltzen dituzte: harbela digitala, bideoa, interneta, “tablets“,...
Teknologia berrien bitartez hiri handi baten aukerak eskuratuko dituzte baina gelatik atera barik: Londresera bidai birtuala egiteko aukera izango dute, museoak bisitatu, edozein aldizkari eskuratu,...
Irakasleak interneten aurkitzen duen informazioa baloratzen du eta gero unitate didaktikoa prestatzeko informazio erabilgarriena aukeratzen du.
Irakasleak berak, prestatzen ditu programazioa, edukiak, ariketak eta ebaluazioa. Heziketa honen bitartez, ikasleak norberaren autonomia lantzen du, ikaslea irakasle bihurtzen da eta eskura daukan informazioa kudeatzea ikasten du.
Baina herri honetan heziketa digitala globala izan da, herriko gurasoek ere parte hartu izan dute: ikastaroak jaso dituzte eta herriko gehienek teknologia berriak ezagutzen eta erabiltzen dituzte.
Nire ustez, hemen agertzen dena jarraitzeko oso adibide polita da eta beste herri askotan antzeko ekimenak martxan jarri beharko lirateke.

No hay comentarios: