2008/IV/24 (7. klasea)
Saio teorikoaren lehenengo zatian “Teknologiaren Eragina Hezkuntzan” gaiarekin jarraitu dugu.
Lehenengo bideo bat “Education today and tomorrow” ikusi dugu eta gero komentatu egin dugu.
Irakasleak aipatu duenez, bideo honen helburua atzoko eta gaurko hezkuntzaren arteko kontrastea nabarmentzea da.
Beste aldetik, bideo hau ikusterakoan konturatu gaitezke zelan ikasteko moduak gizarte motarekin erlazionatuta daudela, adibidez: lehen jokuak taldeka egiten ziren eta baliabide eskasekin konpontzen ziren, gaur egun berriz, gehienak banakakoak dira, eta baliabideak ugariak...
Irakaslearen lehengo funtzioak aldatuko dira eta ikasleen prestakuntza ere bai: gaitasunak eta trebakuntzak desberdinak izango dira.
Amaitzeko aipatu dezakegu gaur egun dagoen joera: umeak gero eta denbora gehiago eskoletan pasa dezaten gizartearen demanda bat dago. Hala eta guztiz ere gure ustez sozializazio prozesua ez dago arriskuan.
Saio teorikoaren bigarren zatian power point ikusten jarritu dugu.
IKT testuinguru edukatiboan erabiltzen:
- adierazpenerako eta sorkuntzarako baliabidea ( ppt, word,…)
- Komunikatzeko ( blog, posta, wiki,…)
- Informazioa lortzeko eta prozesatzeko: oso garrantzitsua da informazioa ezagutza bihurtzea
- Zentroen kudeaketa eta antolaketa ( adibidez gurasoekiko harremana)
- Ikaskuntzarako bitarteko interaktiboa
- Aisialdirako
Teknologia berrien aplikapen hezgarria:
Gizartea aldatzen da eta Hezkuntza ere bai. Aldaketa hauek zuzenak edo ez zuzenak izan daitezke
Aldaketa zuzenak:azpiegitura fisikoa, ordutegiak, baliabide berriak
Aldaketa ez zuzenak( sakonagoak, ez hain argiak) : komunikatzeko modu berriak ezagutza berreraikitzeko modu berria (pertsonalizatuagoa) , balore berriak( memoria ez da baloratzen hainbeste baizik eta ikaste prozesua) , kultura berrial
Saio teorikoan gure bloggean bideo bat zelan sartzen den ikasi dugu, gero klaseko kideen bloggak sartu ditugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario