“Web 2.0 : la revolución social en internet”: Oso bideo argia eta zehatza iruditu zait. Oso argi azaltzen du zer esan nahi duen web 2.0k eta zeintzuk diren eraginak. Laburbilduz: web 2.0 elkarreraginean eta informazioaren trukean oinarritzen diren bigarren belaunaldiko zerbitzuak dira.
Edonork sortu ahal du informazioa eta hau ohizko komunikabideentzat mehatxu bihurtzen da. Honen ondorio zuzena komunikabideen deszentralizazioa izango litzateke, pertsonek ia-ia egunkariek duten botere bera edukiko lukete baina hedatzeko kostu txikiagoarekin. Publizitate enpresei ez litzaieke interesatuko diru kopuru handiak erabiltzea publizitate kanpainetan kontsumitzaileak mikrobideetan sakabanatuta egongo direlako.
Enpresak segmentaturik dauden kontsumitzaileei aurre egin beharko diete eta xakean jartzen du antzinako publizitatezko paradigma. Hau aldatzeko aukera bat hedabide konkretuetan iragartzea izango litzateke, adibidez, txakur janari enpresa bat maskoten lagunen blogean iragarriko litzateke…
Bestalde, engainagarria den publizitatea bereziki aipatzea ere oso garrantzitsua da, iruzurra baldin badago edozein bloggerrek aurkako kanpaina garatu ahal du eta produktuaren izen ona kendu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario