miércoles, 21 de mayo de 2008

LIBURU ELEKTRONIKOA

Liburu elektronikoa :
Ez dakit bideo honetan aurkezten dena egia den ala ez. Ziur asko horrelako antzeko tresnak existitzen direla, baina ez dakit jadanik salmentan dauden ezta ere web orrialdeak existitzen diren doaneko liburu edota egunkarietako deskargak egiteko.
Existitu ala ez, argi dago horrelako aukerak laster eskura izango ditugula, eta salmentan jarriko direnean urteak pasa ahala prezioa gero eta ekonomikoagoa izango dela.
Hemen aurkezten dena ordenagailu portatil bat baino azkoz gehiago da. Liburu elektroniko honetan, 6000 liburu gorde dezakezu, baina ez hori bakarrik baizik eta idatzi dezakezu ere, fitxategiak jaso eta bidali, marrazkiak egin, ohartxoak jarri, jokuak, denborapasak,…
Guztiz mugikorra da, eta hau dela eta zure liburutegi osoa edonora. eraman dezakezu.

No hay comentarios: