Argi dago, gaur egun teknologia berriek izugarrizko eragina dutela gure gizartean eta beraz, eskolan ere.bI Teknologia berri hauetan hainbat baliabide aurki ditzakegu hezkuntzarako baliagarriak direnak eta hauen artean bloga daukagu ezagunenetariko bat.
Bloga, interneten bidez edonork sortu dezakeen “txokoa” (web site bat: egunkari elektronikoa interneten) izango litzateke. “Txoko” honetan zure iritziak, iruzkinak, hausnarketak eta abar eskegi ditzakezu. Aldi berean, sindikazioaren bitartez bilatu nahi duzun informazioa eskuratu ahal izango duzu. Eta guzti hau edonondik erabilgarri eta dohainik
Ezaugarriak:
Egiten diren artikuluak testu, irudi eta soinua izan daitezke, edonor sar daiteke eta iruzkina egin eta sarrerak kronologikoki alderantziz daude ordenatuta.
Feed baten bitartez site batetik bestera doa edukia modu automatikoan eta idazpenak etiketen bitartez sailkatzen dira errezago bilatzeko.
Helbide honetan irakaskuntzarekin lotuta dauden hainbat blog agertzen dira.Irakaskuntza munduko partaide guztiek parte hartzen dute: irakasleek egindakoak ikasleei zuzenduak, ikasleek eginak ikasleentzat, irakasleen arteko harremanak ezartzeko... Arlo desberdinak jorratzen dira eta mailadesberdinetakoak.
Hemen, heziketa profesionaleko automozioa irakasgaiaren irakaslearen bloga daukagu. Honetan informazio handia eskura dezakegu: artikuluak, berriak, bideoak.
2005ko abenduaren hasita dago eta agertzen diren loturak oso interesgarriak dira. Doaneko aplikazioak, hizkuntzaren itzultzaileak, php ikastaro bat, erabilpen azkarrak,...
Beste helbide honetan, Nafarroako Paz de Ziganza ikastolako bloga da. Honetan ikastolako eguneroko berri daukagu: irteerak, argazkiak, irrati saioak, bideoak, beste ikasleen blogak…
Estekak elhuyar jokoak, Nafarroa oinez, hiztegiak, euskal jolasak,…
Aipatu behar da zibergela bat dagoela ere.
Esteka hau literaturari buruzkoa da eta hemen ipuin labur batzuk agertzen dira eta ikasleei proposatzen zaie jarduera desberdinak aurrera eramatea: adibidez ipuinak asmatzea, ezaguna den ipuin baten aldaketak egitea,...
Eta amaitzeko, 2. Hezkuntzako irakasleen bloga daukagu. Honetan ikasgaiari buruzko berriak agertzen dira. Lanak entregatzeko epe mugak, edukiak, berriak,…
Irakasleak ikasleei , gela birtualaren bitartez, asignatura gainditzeko aukera ematen die, horretarako proposatzen diren betebeharrak burutu bearko dute.
Bideo honetan eskolan bloggen aplikazioei buruzko iritzia entzun dezakegu
No hay comentarios:
Publicar un comentario