miércoles, 23 de abril de 2008

BLOGGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Argi dago, gaur egun teknologia berriek izugarrizko eragina dutela gure gizartean eta beraz, eskolan ere.bI Teknologia berri hauetan hainbat baliabide aurki ditzakegu hezkuntzarako baliagarriak direnak eta hauen artean bloga daukagu ezagunenetariko bat.
Bloga, interneten bidez edonork sortu dezakeen “txokoa” (web site bat: egunkari elektronikoa interneten) izango litzateke. “Txoko” honetan zure iritziak, iruzkinak, hausnarketak eta abar eskegi ditzakezu. Aldi berean, sindikazioaren bitartez bilatu nahi duzun informazioa eskuratu ahal izango duzu. Eta guzti hau edonondik erabilgarri eta dohainik
Ezaugarriak:
Egiten diren artikuluak testu, irudi eta soinua izan daitezke, edonor sar daiteke eta iruzkina egin eta sarrerak kronologikoki alderantziz daude ordenatuta.
Feed baten bitartez site batetik bestera doa edukia modu automatikoan eta idazpenak etiketen bitartez sailkatzen dira errezago bilatzeko.

Helbide honetan irakaskuntzarekin lotuta dauden hainbat blog agertzen dira.Irakaskuntza munduko partaide guztiek parte hartzen dute: irakasleek egindakoak ikasleei zuzenduak, ikasleek eginak ikasleentzat, irakasleen arteko harremanak ezartzeko... Arlo desberdinak jorratzen dira eta mailadesberdinetakoak.

Hemen, heziketa profesionaleko automozioa irakasgaiaren irakaslearen bloga daukagu. Honetan informazio handia eskura dezakegu: artikuluak, berriak, bideoak.
2005ko abenduaren hasita dago eta agertzen diren loturak oso interesgarriak dira. Doaneko aplikazioak, hizkuntzaren itzultzaileak, php ikastaro bat, erabilpen azkarrak,...

Beste helbide honetan, Nafarroako Paz de Ziganza ikastolako bloga da. Honetan ikastolako eguneroko berri daukagu: irteerak, argazkiak, irrati saioak, bideoak, beste ikasleen blogak…
Estekak elhuyar jokoak, Nafarroa oinez, hiztegiak, euskal jolasak,…
Aipatu behar da zibergela bat dagoela ere.

Esteka hau literaturari buruzkoa da eta hemen ipuin labur batzuk agertzen dira eta ikasleei proposatzen zaie jarduera desberdinak aurrera eramatea: adibidez ipuinak asmatzea, ezaguna den ipuin baten aldaketak egitea,...

Eta amaitzeko, 2. Hezkuntzako irakasleen bloga daukagu. Honetan ikasgaiari buruzko berriak agertzen dira. Lanak entregatzeko epe mugak, edukiak, berriak,…
Irakasleak ikasleei , gela birtualaren bitartez, asignatura gainditzeko aukera ematen die, horretarako proposatzen diren betebeharrak burutu bearko dute.

Bideo honetan eskolan bloggen aplikazioei buruzko iritzia entzun dezakegu

jueves, 17 de abril de 2008

2008/04/17

2008.04.17 (6. klasea)

Saio teorikoan azterketari buruz hitz egiten hasi gara, ebaluaketari buruzko zalantza batzuk geneuzkan eta irakasleak argitu dizkigu . Ziur asko klasera joaten garenontzat azterketa maiatzaren amaieran izango da.
“La revolucion social en internet” bideoa komentatu dugu, nolako eragina daukan publizitatean eta zelan aldatu daitezken betiko ikuspuntuak. Gaur egun, web 2.0ren erabilera soziala sortu da eta ezagutza sozializatuta dago.
Gero, teknologia Berriek irakaskuntzan daukaten eradineei buruzko power pointez egindako aurkezpena hasi gara.
TBek irakaskuntzan eragina dute.
- Irakalearen rola berria (ikaslea informazioa eskura dauka beraz irakaslea ez da protagonista prozesu horretan baina bai beste batzuetan: irizpieak ematen, gidatzen,…)
- Ikaslea bere formazioa aukeratzen du
- Komunikazio eredu berria: unidirekzionaletik multidirekzionalera (ikasleen arteko komunikazioa)
- Espazio fisikoa zabaltzen da: ikasgelaren hormak apurtzen dira, beste ikastetxeekin komunikatzen dira,…

Irakaste-ikaste prozesuan eragina nabarmena da:
- Prozeduraren konfigurazio berria: lortuko duguna prozeduraren arabera izango da
- Gaitasun berriak era konpetentzia teknologiko berriak : irakurri eta edatzi aparte beste batzuk beharrezkoak dira, adibidez zelan kudeatu informazioa.
- Komunikazioa arinago eta ugariagoa da
- Etengabeko prestakuntza beharrezkoa da: teknologiak asko eta arin aldatzen dira
- Ikasketa birtualeek gero eta aukera gehiago ematen dituzte.

Saio praktikoan norberaren blog-ekin jarraitu dugu:
Joan den astean sortu genuen blog-en konfigurazioan aldaketa batzuk egin behar izan ditugu.
Lehenengo eta behin argazkia sartu blogg-en perfilean, gero orrialdearen diseñoan erloju bar gehitu dugu eta amaitzeko etiketak, estelkak eta link zerrenda bat sartzen ikasi dugu.

jueves, 10 de abril de 2008

2008/04/10

2008.04.10 (5. klasea)

Gaurko saio teorikoan web 2.0 zer den ikusi dugu.
Nire kasuan, kontzeptu hau lehenengo aldiz entzuten dudala aurkitu naiz. Ez nekien web 1.0 existitzen zela ezta web 2.0.
Gutxi gorabehera banekien zer zen blog bat baina ez nekien web 2.0 teknologian oinarrituta zegoela.
Web 1.0 web 2.0 teknologiaren aitzindaria da, baina tresna hau nahiko estatikoa da. Tresna honen bitartez informazioa lortu dezakezu baina zure informazio propioa sortzeko, hau da, web orrialde bat egiteko, nahiko saila da eta teknologia berrien aditua izan behar zara.
Web 2.0 teknologia berria baino filosofia da, erabilera berria da. Honen bitartez, edonon publikatu daiteke, ez da beharrezkoa dominio bat edukitzea eta testuak garrantzi handia du. Kasu honetan erabiltzaile kontsumitzaile eta sortzailea dena bat dira.

Saio praktikoan ikusi ditugu power-pointen bitartez zer den blog bat (Web site bat, egunkari elektronikoa, interneten artikuluak edo albisteak publikatzeko modu errazean), zelan egin (edonork argitaratu dezake), zeintzuk diren atal nagusiak, eta abar…

Gero bakoitzak sortu dugu gure blog-a eta irakasleak emandako betebeharrak egiteari ekin diogu. PPTen bitartez ikusi ditugu zehazpen gehiago eta adibide batzuk ere bai.

Blog bat sortzeko hainbat posibilitate daude eta guk erabili duguna honako hau da: blogger…..http://www.blogger.com/

Bideoi buruz iritzia:
“Teknologia berriak eguneroko bizitzan”: Bideo hau parodia bat da. Honetan ikus daiteke zelan bihurtzen diren eguneroko gauzak (janaria egin , kafea prestatu, zaborra zaramontzira bota,…) teknologia berrien ikuspuntutik. Adibidez, ordenagailuaren inpresoratik botoi bat sakatuz pizza zati bat atera dezakegu.
“Web 2.0 : la revolución social en internet”: Oso bideo argia eta zehatza iruditu zait. Oso argi azaltzen du zer esan nahi duen web 2.0k eta zeintzuk diren eraginak. Laburbilduz: web 2.0 elkarreraginean eta informazioaren trukean oinarritzen diren bigarren belaunaldiko zerbitzuak dira.